Home

LANKIDETZA BATZARREAK

ERREFUXIATUEN KRISIAREN INGURUKO SOLASALDIA ANTOLATU DU, LEGUTION

Bakerako Lankidetza Batzarreak (BLB/ACPP) bizikidetza interkulturaleruntz, migrazioen ezagutzaren inguruko proiektu baten eremuan, Arabako Foru Aldundiaren babesa eta Legutioko Udalaren laguntzarekin, 2017ko otsailaren 9an, 19tan, Errefuxiatuen Krisiaren Inguruko Solasaldia antolatu du Legutioko Kultur Etxean.

Azkeneko urteetan, beren etxeak utzi eta beste herrialde batean babesa bilatzeko beharrean aurkitu diren pertsonen kopurua modu larrian handitu da. ACNURen urteroko txostenak dioenez, 2015 urtearen amaieran mundu mailan, 65,3 milioi pertsona egoera honetan zeuden.

Bertan, Amnesty International, Mugarik Gabeko Medikuak eta CEAR erakundeetako ordezkariak izango ditugu errefuxatuen krisiari buruzko informazioa partekatzeko asmoz. Ondoren, Nadia Ghulam-ekin partekatzeko aukera izango dugu. Nadia Ghulam Bartzelonan bizi den errefuxatu afganoa dugu, bonben ondorio latzak azalean bizitzeaz gain, 10 urtez gizon bezala mozorrotorik bizi izan zen talibanen errejimenaren pean bere familia aurrera eramatearren. Horrela, bere esperientzia pertsonala kontatuko digu errefuxiatu gisa.

 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s