Home

GEHITU: Abenduaren 1a, HIESaren Mundu Eguna, GIBarekin bizi garen eta errealitate horrek eraginda sentitzen garen pertsona guztientzat funtsezko eguna da, dakartzan estigma eta diskriminazioa ezabatzeko ahalegina egiteko. Ahalegin horretan herritar guztien konpromisoa behar dugula gogorarazteko eguna da, GIBak diskriminatzen ez duen arren pertsonok diskriminatzen dugulako birusarekin bizi direnei lanpostu bat edo aseguru medikoa lortzea edota adinekoen egoitza batean sartzea zuzenean eragozten diegunean. Are larriagoa da diskriminazioa onargarritasunaren ondorioz edo, zuzenean, erakunde publikoek eskatuta gertatzea (GIBa duten pertsonei hainbat lanetarako sarbidea eragotziz, adibidez ertzaintzara edo suhiltzaile-parke batera).  Administrazio publiko guztiek (udal, probintzia, erkidego, estatu nahiz nazioarte mailakoek) edozein diskriminazio motaren arbuio eta gaitzespenaren gidari izan behar dute, serofobia espresuki barnean hartuz. Eta giza baliabide eta baliabide material nahikoak jarri behar dituzte prebentzio eraginkorra egiteko eta premia duten pertsona guztiei antirretrobiralen bidezko tratamenduak eskaintzeko.

img_2513

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s