Home

 

Lehenego aldiz Europan Etxerik Gabeko pertsonen eskubideak goraipatzen dituen zinemaldia, Bizitegi elkartearen eskutik Harrobia Eskenan

 

Datorren azaroaren 5ean Bilbao hirian Homeless Film Festival nazioarteko zinemaldia ospatuko da Otxarkoagako Harrobia Eskenan (Langaran kalea 3.a). Bizitegi elkartearen bitartez, eta Bilboko Udalaren laguntzarekin,  Europako lurralde batek etxerik gabeko pertsonen errealitatea islatzen duen zinemaldia antolatzen du lehenengo aldiz. Bilboko udalaren laguntzarekin burutzen den jardunaldi honek gizarte inklusioaren inguruko gaiak jorratzea du helburu, zinemaren eta antzerkiaren bidez.

Aipatzekoa da Manchesterren (Erresuma Batuan) hasitakoa dela 2011 urtean, eta munduan etxerik gabeko pertsonen sentsibilizazioan murgilduta dagoen zinemaldi bakarra dela. Nazioarte mailan erreferentzia den zinemaldi honen egitaraua arratsaldeko 18.00etatik 20.30etara garatuko da. Azaroaren 5eko jardunaldian zehar, Homeless Film Festivaleko antolakuntzako lagunek laburmetraiak grabatuko dituzte Bizitegi elkartearen erabiltzaileekin batera eta, bukatzeko, aipatutako ordutegi horretan laburmetraiak botako dituzte. HFF-ek epe luzeko eta laburreko proiektuak ditu Erresuma Batuko lurralde osoan, etxerik gabeko pertsonekin lotutakoak.

Bizitegi elkartearen helburua gizarte-bazterkeria marjinazio egoeran dauden pertsonekin batera bidea egitea da, gizarte-sentsibilizazioan murgilduz. Bizitegik Bilboko kaleetan kronikoki egoera larrian bizi diren pertsonak laguntzen ditu, hirian dauden baliabideak ezagutaraziaz..

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s