Home

IBILKI Mendizaletasun inklusiboaren elkarteak irabazi du Garapen iraunkorrari laguntzen dioten dioten tokiko egitasmoen SOStenibles lehen lehiaketako irabazlea. UNESCO Etxeak sustatzen du lehiaketa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesarekin, eta Garapen Iraunkorrerako Munduko Agenda 2030 agenda berriari tokitik bertatik laguntzen duen proiektu onena saritzen du.  IBILKI mendi-gidari tituludunek osatutako elkarte gaztea da, eta gizarteratzea sustatzen du mendietan antolatzen dituzten kultura-, kirol- eta aisialdi-jardueren bitartez. Jarduera horiek hainbat kolektiborentzat dira; esaterako, mugimendu- zein zentzumen-ezgaitasunen bat duten pertsonentzat, gizartean baztertuak izateko arriskuan daudenentzat eta, oro har, jende guztiarentzat. Bizimodu osasungarria eta integratzailea sustatzen dute, eta bertan pertsonek balio sozialak eta lankidetzan oinarritutakoak garatzen dituzte.

 Hau da bideo irabazlea: http://sostenibles.tv/?page_id=1474&lang=eu

 IBILKIk, bere lanarekin, Osasunari eta Ongizateari dagokion 3. helburuari eta Berdintasunak Murrizteari dagokion 10. helburuari egiten die ekarpena. Arrazoi horiek direla eta, eta lehiaketaren webgunearen bitartez eginiko herri-bozketa fasearen ondoren, UNESCO Etxeak izendatutako epaimahai adituak erabaki du hau dela lehiaketako parte-hartzaileen arteko egitasmorik onena.Iraunkortasunaren, komunikazioaren, genero-berdintasunaren, ingurumenaren eta hezkuntzaren arloko pertsona ezagun hauek osatu dute epaimahaia: Nieves Maya (Gasteizko Colegio Carmelitas ikastetxeko zuzendaria), Gladys Giraldo (lankidetzan aditua eta aktibista feminista), José Félix Basozábal (Eusko Jaurlaritzako Ingurumena Saileko Ingurumen Prestakuntzako arduraduna) eta Jon González de Repáraz (Euskadiko GGKEen Koordinakundeko komunikazio-arduraduna). IBILKIren jardueretarako erabiliko da 2.000 euroko saria, oso-osorik.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s