Home

ONCEk euskal gizartearengandik jasotzen duen solidaritatea eskaini du 2016ko sari Solidarioak emanez Peñascal Kooperatibari, ETBko Objetivo Euskadiri, Sabin Ipiñari, Lantegi Batuaki eta Arartekoari.

Jose Luis Pintok, ONCEko Lehendakariordeak; Javier Dominguezek, ONCE Euskadiko lurralde Presidenteak; Bakartxo Tejeriak, Eusko Legebiltzarreko Presidenteak; Angel Toñak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailburuak; eta Gonzalo Rodriguezek, Euskadiko Hirugarren Sektoreko Sareen Sareko presidenteak eman dituzte ONCE Euskadi 2016ko Sari Solidarioak. Ekitaldira ere gertaratu dira besteak beste Juan Carlos Andueza, Isabel Sanchez Robles, Bizkaiko Gizarte Ekintzako foru Diputatua, ONCE Euskadiko lurralde Ordezkaria, Ignacio Erice, Gobernuko ordezkariordea Bizkaian; Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria, eta Hirugarren Sektoreko bozemaileak.

Javier Dominguez jaunak, ONCE Euskadiko lurralde Presidenteak etorri direnei ongietorria egin die. Gero, sarien banaketa amaitu ondoren, hitz egin dute Jose Luis Pinto, ONCEko Lehendakariordeak eta Bakartxo Tejeria andreak, Eusko Legebiltzarreko Presidenteak, berak edizio honetan ekitaldiaren itxiera egin du eta.

Hirugarren Sektorearen helburuei jaramon eginez Ekonomia Sozialaren filosofiarekin bat eginez, hiritar guztien aldeko irisgarritasuna, norbanakokoaren autonomia eta gizarte bateratzaile baten alde lan egin duten enpresa, erakunde, pertsona eta komunikabideak saritzen dituzte. Sarien bitartez bai enpresa, erakunde edo pertsonek egindako praktikak eredugarriak izan daitezen kontzientzia soziala sustatu nahi dute. Azken finean, gero eta normalagoa izan behar duen euskal gizarte baten alde egiten dute, non hiritar guztiek duten garrantzia, bat ere kanpoan utzi gabe.

Enpresa, GKE edo Erakundearen Saria

Peñascal Kooperatiba “gizarte kanporatze egoeran edo arriskuan dauden pertsonen gizarteratze, birgaitze eta prebentzioarekin harremana duten bitartekaritza sozialaren alorrean egindako lanagatik, bai hezkuntza, prestakuntza profesionalean edota lan bitartekaritza mailan, beti ere denboran iraunkorra izateko gizarteratzearen alde egiten.

Komunikazio lanaren Saria

Euskal Telebistako (ETB) “Objetivo Euskadi” saioa “ahotsik ez dutenei ahotsa emateagatik, haiek entzuteko aukera emateagatik eta edukien trataera zaintzeagatik”.

Pertsona Fisikoaren Saria

Sabin Ipiña Gizartean euren tokia bilatzen duten taldeei beti bultzada modu solidarioan emateaz gain, Pertsona Nagusien Foru Kontseiluaren sustatzailea izateagatik, baita pertsona nagusien eskubideen ahotsa izateagatik, euren parte hartzearena eta euren bizitzaren alor guztiei ere bultzada emateagatik”.

 Ekonomia Sozialaren Saria

Lantegi Batuak “ desgaitasun fisiko, zentzudun, intelektual eta buruko desoreka duten 2.500 pertsonei lan aukerak emateagatik industria jardueren eta zerbitzuen bitartez Bizkaian sakabanaturik dauden 21 zentroetan”.

Administrazio Publikoaren Saria

Arartekoa “ Azken hogeita bost urteotan babesgabetuagoen giza eskubideen berme osoa lortu asmoz topatutako gabezien aurrean erne egon izanagatik, eta Euskadi bezalako herri modernoari sortzen zaizkion erronka berriei aurre egin ahal izateko egindako txostenengatik”.

2016ko ONCE Euskadiko Sari Solidarioen epaimahaia honako hauek osatu dute Pedro Ontoso, El Correoko zuzendariordea; Koldo Campo, Bilboko Herri Irratiko “Egunon Bizkaia” saioko eta Begirada. Org-ko zuzendaria; Josetxo Hernandez, ASLE, Euskadiko Lan Sozietateak-eko gerentea; Carlos Bargos, Caritas Bizkaiako zuzendaria; Aurora Madariaga, Deustuko Unibertsitateko Aisialdia eta Desgaitasuna Katedraren zuzendaria; Imelda Fernandez, ONCEko Kontseilari Orokorrak; Juan Carlos Andueza, ONCE Euskadiko lurralde Ordezkariak; eta Javier Dominguez, ONCE Euskadiko lurralde Kontseiluko Presidenteak.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s