Home

San Marko Mankomunitateak, Ecoembesek eta Ecovidriok antolatu duten azken ingurumen sentsibilizazio kanpainak “Birziklabirintoa, izan zaitez gure taldekidea” 15.000 bisitatik gora jaso ditu  apirilaren 21ean Donostiako Easo plazan ireki zenetik maiatzaren 4a bitartean. Horrela azaldu zuen, prentsaurrekoan, San Marko Mankomunitateko presidentea den Jaime Domínguez-Macayak. Gainera, presidentearen hitzetan, “hiritargoak ingurumenarekiko duen kezka eta zaintzeko nahia erakutsi du, geroz eta biztanle gehiagok birziklapenarekin lotutako ohiturak: beirazko, brik eta plastiko motako eta paper eta kartoizko ontzien bereizketa gaineratzen du bere eguneroko bizitzan”. “Erakunde publikoek Europatik datozen hondakinen kudeaketa-planak islatzen duten araudiak bete behar ditugu eta ingurumena zaintzearen erantzukizuna eta paper aktiboa gure gain hartu behar dugu”, esan zuen. Beraz, San Marko Mankomunitatetik “egiten ditugun kanpainek eta ekintzek  eredutzat hartu behar dituzte biztanleak, gure erantzukizuna horrelako gaiekin aitzindari etxean ontziak ondo bereiztea ze nolako garrantzia duen”. Parte hartzeko dinamika erraz baten bitartez, bisitariak bi sarreretatik sartzen ziren eta egurrezko paletetaz osatutako pasabideetatik ibiltzen ziren birziklapenaren inguruko mezuak barneratuz. Egurrezko egitura erraldoiak ongi etorria ematen dio bertaratutako jendeari eta plastikozko ontziak, beirazko ontziak eta paper eta kartoizko ontziak zuzen bereizteko nozioak nonahi zabaltzen diren zirkuitu itxi batean sartzen ziren lagunei. Kanpaina aprobetxatuz, ehundaka lagunek zalantzak argitzeko aprobetxatu dute. Sartu den kopurua kontuan hartuz, ekintza arrakastatsua izan dela esan daiteke. Antolakuntzak 60.000 pertsona inguruk instalazioaren nolabaiteko ezagutza izan duela estimatzen du Donostiako Easo plazatik pasa direlako. Beste alde batetik, 175.000k publizitate euskarriei eta komunikabideei esker ezagutu dute eta San Marko Mankomunitatearen eremuko 129.500 etxeei ailegatu da postontzietan banatu den triptiko informatzaileari esker.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s