Home

Iturria: Mondraberri

Egunean zehar Biteri Plazatik gertu ibili denak sumatu du musika eta usai goxoa bazetorrela bertatik. Batek baino gehiagok galdetuko zion bere buruari zer demontre gertatzen zen. Kontua da, Arrasateko AMS eta Aretxabaletako Hiruatx elkarteek , bailarako komunitate ekuatortarrarekin batera, Ekuadorreko lurrikararako emergentziazko laguntza kanpaina abiatu dutela.

Hori dela eta, hainbat ekintza antolatu dituzte, dirua bildu eta bertara laguntza bidali ahal izateko. Horietako bat izan da gaurkoa. goizeko 11etatik hasita eta 20ak bitarte, Ekuadorren ohikoak diren jakiak pintxo bilakatu dituzte jendeari bertako kultura gastronomikoa erakutsiz, herritarren tripa asez eta bide batez diru pixka bat bilduz. baina jakiez gain, kamisetak ere eduki dituzte salgai eta gainera, 43 hazbeteko telebista bat zozketatu dute. Guzti hori, musikarekin giroa goxatuz (beharra ere bazegoen egin duen euri eta hotzarekin).

Gaur jende ugari hurbildu dela esan digute. Hala ere, datozen asteotan ekintza desberdinak egiten jarraituko dute bailarako herrietan herritarren laguntza jaso eta Ekuadorrera bidaltzeko asmoarekin.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s