Home

Euskadiko SETEM GGKEak gaur goizean Bilbon Indarkeria kontsumitzen dugu? txostena aurkeztu du. Lan horrekin egiaztatu nahi izan du zer harreman dauden indarkeria matxisten eta kontsumo arruntaren artean. Analisi honen emaitzek islatzen dute kontsumoan indarkeria matxistak naturalizatuta eta barneratuta daudela eta normaltzat jotzen direla gure gizartean eta horren ondorioz zailagoa dela indarkeria matxistak ikustea. Hala ere, gizonen eta emakumeen datuak alderatuz ikusten da indarkeria matxistak daudela hiru mailetan: zuzenekoa (norbaitek nahita, nabarmenki eta erraz ikusteko moduan gauzatutako ekintza, beste norbaiti kalte fisikoak eta psikologikoak eragiten dizkiona), egiturazkoa (gizartearen egituraren ondoriozko bidegabekerian eta desberdinkerian islatzen da) eta sinbolikoa (adierazpen kulturalen eta lengoaiaren bitartez emakumeen menpekotasuna mantentzen duten sinboloen multzoa da).

Etxea (elikagaiak eta etxeko produktuak), esparru pertsonala (kosmetika produktuak, arropa, tratamenduak…) eta esparru publikoa (herri eta hirietako mugikortasuna) dira aztertu ditugun hiru esparruak, eta arlo horietan ikusi denez, indarkeria matxistak gaur egun ere fenomeno zabaldu bat dira, eta ondorio larriak dituzte gizabanakoen bizitzarako, eta, bereziki eta nagusiki, emakumeentzat.

Etxeko esparruari dagokionez, azterlanak ondorioztatzen du bizi garen sistemak, emakumea erosketen eta etxeko arduradun gisa erakusten duen publizitate-sistema batek bultzatuta, generoen rolak eta lanaren banaketa sexuala betikotzen dituela. Inkestatutako emakumeen % 64,4k adierazten du bakarrik arduratzen direla beren etxea garbitzeko eta elikaduraz arduratzeko eginkizun guztiez, eta gizonen % 28,5 daude egoera horretan. Gainera, lanaldi hirukoitzak (lana, etxea eta familia) eskatzen dien energiagatik emakumeek estres, neke eta ongiez maila altuagoak dituzte, guztia egiteko presioa jasaten dute “beren eginkizun”tzat jotzen delako, eta gainera, gizartean ez da aintzatesten familiaren inguruko betebeharrez arduratzea (emakumeen % 27,9 daude frustratuta horregatik). Emakumeen % 55,2k adierazten dute etxeko beste kideez gehiago arduratzen direla beren buruaz baino.

Esparru pertsonala erreferentzia gisa hartuz, azpimarratzekoa da norbere gorputza ez onartzearen eta gure gizartean estandarizatuta dagoen eredu estetikoak inposatzen duen eta nekez lor daitekeen feminitate-eredu bat ez lortzearen ondorioz jasaten den indarkeria psikologikoa. Bada, estetikoki erakargarria izateko presioak segurtasun falta eta autoestimu baxua eragiten ditu, eta horrek elikadura-nahasmenduak izatea ekar dezake, hala nola anorexia, bulimia, etab. Gauzak horrela, 10 emakumetik batek adierazten du elikadura-nahasmenduren bat edo arazo gastrointestinalak izan dituela dieten ondorioz. Gainera, gailentzekoak dira arropa kaltegarriak (takoiak, arropa estua, etab.) erabiltzearen ondoriozko arazo fisikoak eta kirurgia estetikoaren eta bestelako tratamendu estetiko batzuen ondoriozkoak. Are gehiago, emakumeen erdiak jasan du nolabaiteko indarkeria fisikoa, eta gizonen laurden batek jasan du gauza bera. Azterlanak ondorioztatzen duenez, produktu estetikoak norbere buruarekin hobeto eta seguruago sentitzeko baliabidetzat jotzen dira, baita segurtasun handiagoa izateko eta lan hobea eta bikotekidea aurkitzeko aukera gehiago izateko tresnatzat ere.

Era berean, aipatzekoa da emaitzen arabera emakumeen % 42k jasaten dutela indarkeria psikologikoa, handiagoa edo txikiagoa. Are gehiago, emakumeen eta gizonen arteko aldeak nabarmenak dira: gizonen arteko % 72,4k ez du nabaritzen estetikarekin erlazionatutako indarkeria psikologikorik, baina emakumeen artean ehuneko hori % 58,1eraino jaisten da. Arazo hori handiagoa da emakumerik gazteenen artean: % 28k maila ertaina/handia jasaten dute, 36 eta 50 urte artekoen % 20,5ek eta adin horretatik aurrerakoen % 14,7k.

Aztertutako azken arloa esparru publikoa izan da, hiriak eta hirietako mugikortasuna analizatuz. Bestela esanda, mugikortasuna, hiriaren osaketa bezala, ekoizpen-lanaren berezko lekualdaketa-beharrei erantzuteko antolatu da, ez familiaz arduratzeko eta zaintzeko lanari erantzuteko. Gainera, hiriaren osaketak plazetara eta beste toki batzuetara dohainik sartzeko aukera pixkanaka murriztuz joatea ekarri du, eremu horiek pribatizatuz joan dira “ordainpeko” topaleku bihurtzeko, adibidez tabernetako eta jatetxeetako terrazak jarriz. Egoera horrek sozializatzeko eta elkartzeko uneez gozatzeko aukera murrizten du emakumeentzat, baita erosahalmen txikiagoa duten kolektiboentzat ere (esaterako, adineko pertsonak, gazteak, etab.).

La ONGD vasca SETEM ha presentado esta mañana en Bilbao el informe ¿Consumimos violencia?, con el que ha querido comprobar de qué manera se interrelacionan las violencias machistas con el consumo convencional. Los resultados de este análisis reflejan que las violencias machistas en el consumo están naturalizadas, interiorizadas y asumidas como normales por nuestra sociedad, hecho que dificulta su detección. No obstante, los datos comparativos entre hombres y mujeres dejan clara su existencia en sus tres niveles: directa (todo acto intencionado, visible y fácilmente reconocible realizado por una persona sobre otra causando daños físicos y psicológicos), estructural (reflejada en la injusticia y la desigualdad como consecuencia de la propia estructura social) y simbólica (conjunto de símbolos que mantienen la subordinación de las mujeres a través de las representaciones culturales y el lenguaje). De esta manera, el doméstico (productos de alimentación y del hogar), el personal (productos de cosmética, textil, tratamientos…) y el público (movilidad en los municipios) son los tres ámbitos de consumo analizados y que demuestran que las violencias machistas siguen siendo un fenómeno extendido con graves consecuencias para la vida de las personas, de forma particular y mayoritariamente, para las mujeres.

GIDA DIDAKTIKOA

Azterlan hau ezagutza sortzeko eta ikasteko prozesu kolektibo baten bitartez prestatu da, eta bertan, kontsumo arduratsuaren arloan lan egiten duten erakundeen eta erakunde feministen parte-hartzea sustatu da[1]. Prozesuaren emaitzek indarkeria matxistei benetan aurre egiten dien kontsumo-eredu bat eraikitzeko proposamen eta gomendio zehatzak prestatzeko balio behar zuten. Eta prozesu horren emaitza izan da Indarkeria kontsumitzen dugu? Indarkeria matxistarik gabeko kontsumoa lortzeko hausnarketa-gida. Gida horrek, galdera-erantzun batzuen bitartez, berdintasuna sortzen duten eta egungo antolamendu sozioekonomikoa sakonean aldatzea xede duten kontsumo aukerak sortzeko giltza batzuk eskaintzen ditu.

 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s