Home

Pasa den ostiralean, Harribeltza elkartearen onurako udako kontzertua ospatu zen Done Eztebe parrokian, arratsaldeko 19:30tan. Aurtengo gonbidatua Josu Okiñena pianista izan zen. Trebetasun haundiz, Aita Donostia, Satie eta Ravel musikarien  abestiak jo zituen, jendearen erantzuna eta kontzertuaren maila bikaina izanik. Harribeltza elkartearen presidentea, Joseba Errekaldek kontzertua aurkeztu zuen eta jendearen parte-hartzea -eliza jendez gainezka zegoen- eskertu zuen bihotzez.

IMG_5285

Harribeltza

Hiesaren aurkako Harribeltza elkartea Oiartzunen (Gipuzkoan) dagoen elkarte bat da. Gure elkarteak hauxe nahi du: birusaren gaineko informazioa eta heziketa zabaldu, transmisio eta prebentzio arloetan, jarrera ez bereizkorrekin. Eta horretaz gain, birusak kaltetutako jendearen eta etxekoen behar emozionalei erantzuna ematen saiatu.

IMG_5301

Josu Okiñenak (Donostia 1971) bere ekintza profesionala pedagogian zein interpretazioan ematen du eta jarduera zientifikoan oinarritu du disziplinarteko ikuspegia emanez. Valladolid-eko Unibertsitatean Doktore titulua jaso zuen. Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan pianoko eta Kamara musikako lehen saria jaso zuen, ondoren Félix Lavilla-rekin ikasi eta Madrileko Real Conservatorio de Música-n karrera amaierako ohorezko saria eskuratu zuen, baita Andrés Segovia y José Miguel Ruiz Morales musika españolako interpretazio saria ere Santiago de Compostela-n. Horren ondoren, New York-era zuzendu zen eta bertako Julliard School of Music ospe handiko eskolan Oxana Yabloscaya irakasle izan zuen. Bere ikasketak London-en jarraitu zituen, bertan Krystian Zimmerman, Bruno Leonardo Gelber eta Ivo Pogorelich interprete handien eskutik eskola magistralak jaso zituen, eta bost urtetan zehar Maria Curcio, Arthur Schnabel-en ikasle ohia, izan zuen irakasle.

IMG_5335 IMG_5343

 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s