Home

Beste urte batez, Adela Gipuzkoa elkartean, Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (ELA) duten pertsonen eta bere senitartekoen aldeko elkartasun festarekin bat egingo dugu datorren igandean –abuztuaren 2a- Zarautzen. Egun osoan zehar, Azken Portuko auzoan kokatuta dagoen Tentenea plazan ekintza mordoa eramango ditugu. Ihardunaldi hau, Adela Gipuzkoa elkarteak antolatu du, bereziki Zuzendaritza taldeko kide batek, Juanjo Uriak, bere emaztea den Ana Moskerak, ELA gaixotasuna daukanak orain dela 10 urtez geroztik,  eta bere ingurukoek. Elkartasun festa honen helburua, gaixotasun honen inguruan zarauztarrak eta gipuzkoar biztanleak sentsibilizatzea eta ELA gaixotasunak dakartzan  errehabilitazio eta etxeko harretak sortzen dituzten oinarrizko kostuak ordaintzeko dirua biltzea da.

juanjoyana

Ihardunaldiaren egitaraua

Ihardunaldi hau ospatzeko Zarautzeko Udalak, Informazio eta Turismo bulegoak eta Irizar enpresako Gizarte Kontseiluak babesten dute. Antolatzaileek bereziki eskertzen diete lagundu duten pertsona guztiei –ezagun zein anonimoei- ELA gaixotasunarekin izandako inplikazioarengatik. Eguerdiko 12.00etan, suak festari eta tonbolari hasiera emango diote. Tonbolarako, antolatzaileek 700 sari baino gehiago zozketatuko direla baieztatu dute, eta beraien artean nabarmentzekoak Xabi Alonso eta Asier Illarramendi futbolarien kamisetak; Athleticeko jokalariek sinatutako kamiseta bat; Bera-Bera emakumezko taldearena; Ander Vilariño pilotuaren kamiseta; Iñigo Mujika Euskalteleko txirrindulariaren mallot bat; Aritz Aranburu surflariaren tabla bat; Albert LLoberat rally pilotuaren kamiseta bat eta produktu-sorta eta opari ugari.

Herri paellada    

Ondoren, ordubata inguruan hasiko dira herri paelladarako prestaketa-lanak, ordubietan prest egon dadin (10 euroko kostua izango du bazkariak). Arratsalde partean, 16.00etan mus txapelketa hasiko da, eta bikote irabazleentzat lortutako sariak Karlos Argiñano, Akelarre eta Arzak jatetxeetan afari ederrak izan dira.  Etxeko txikienentzat egun osoan zehar, haur jolas eta tailerrak egongo dira, hauek ere ederki gozatu dezaten.  Zalantzarik gabe aukera bikaina da Zarautzeko, eskualdeko eta Gipuzkoa osoko herritarrentzat ELA gaixotasuna daukaten pertsonen alde egiteko. Egun osoan zehar, Adela Gipuzkoa elkarteko kideek gerturatzen den pertsona oro informatuko dute elkarteak betetzen dituen ekintza eta zerbitzuen inguruan, eta gaixotasun honen ezaugarrien inguruan.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s