Home

Gipuzkoako Foru Aldundiak indarkeria matxistaren biktimekiko arreta indartuko du, eta tratu txarrak jasaten dituzten emakumeei zerbitzu berriak eskainiko die, besteak beste, taldeko terapiak, arreta sozio-juridikoa edo esku-hartze psikosoziala. Aurrekontua %60 igo da, eta urtean, 1.680.000 euroko kostua izango du eredu berriak, biktimei osoko tratamendua eskainiz ahalduntzearen ikuspuntutik, indarkeriari hainbat esparrutatik aurre egiten lagunduz, hala nola lege, psikologia, familia, babes neurri edota kontzientziazioaren bidez. Ander Rodríguez Gizarte Politikako foru diputatuak prentsaurrekoan aurkeztu du eraberritze hau, Laura Gómez Berdintasuneko zuzendariarekin eta Euken Barreña Indarkeria Matxistaren arretarako zuzendariarekin batera.

IMG_1536

   Diputatuak azaldu duenez, “gizon eta emakumeen arteko desberdintasunaren aurkako borroka lehentasuna izan da legealdi osoan, eta indarkeria matxista desberdintasun horren muturreko espresioa da”. Hala ere, bere hitzetan, “baziren hainbat gabezia zerbitzu horretan, eta biktimei ezin zitzaien eman arazoari osoki aurre hartzeko baliabide guztiak, ez zeudelako emakumeen ahalduntzeari begira”.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s