Home

Hiesa eragiten duen GIB birusa sexu-transmisiozko infekzio (STI) bilakatu da, gainerakoen antzera. GIB birusaren gaixotasun kasu berrien % 90 baino gehiago sexu harremanen ondorioz kutsatzen dira, eta horrez gain, STIek GIB birusa transmititzen laguntzen dute. Hala mintzatu da Daniel Zulaika, Hiesari eta Sexu-transmisiozko infekzioei (STI) buruzko XVII. Biltzar Nazionaleko presidentea eta aditua bera. SEISIDA Hiesaren Diziplina Arteko Espainiako Elkarteak antolatutako biltzarra da hori eta gaur bertan eman zaio hasiera Donostian. Zulaikaren esanetan, “GIB birusari aurre egiteko estrategia orok gainerako STIak ere aintzat hartu behar ditu”. Are gehiago, “GIB birusa geldiaraztera zuzendutako prebentzio-neurriek sifilia eta gonokozia bezalako ohiko sexu-transmisiozko infekzioetarako ere balio dute”.

Congreso-Sida

Osasunaren mundu Erakundearen (OME) datuen arabera, urtero 448 milioi lagun kutsatzen dira mundu osoan senda daitezkeen lau STI hauez: chlamydia, sifilia, gonorrea eta trikomoniasia. Eta giza immunoeskasiaren birusari (GIB) dagokionez, 2013. urtean 2 milioi pertsona inguru kutsatu ziren. Espainian, 3.315 infekzio gonokoziko,  3.723 sifilis,   1.356  gonorrea,  1.511  tricomoniasi, 554 herpes sinple kasuren berri eman zen 2013an, nahitaez aitortu beharreko eritasunen txostenaren arabera, Carlos III.a Osasun Institutuak zabaldutakoa.  GIB birusaz kutsatutako kasu berriei dagokienez, urte berean GIBaren 3.278 diagnostiko berri egin ziren Espainian. Espainian GIB birusa dutenen kopurua 150.000 ingurukoa da, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, eta horietatik 100.000 bat lagunek erretrobirusen aurkako tratamendua jasotzen dute. Euskadin 142 kutsatze-kasu berri egon dira 2013. urtean GIBari lotuta.

Arriskuaren pertzepzioa

Sexu-transmisiozko infekzioen gorakada sexu harremanetan “arriskuaren kontzientzia galdu izanaren ondorioz” etorri da, Felix Lopezek azaldu bezala. Salamancako Unibertsitatean Sexualitatearen Psikologian katedraduna bera, sexualitatea kontsumogai bihurtu den gizarte batean bizi garela sinetsita dago.  Hala ere, berak dioenez, isilpean gordetzen den kontua da, hainbat familiatan, eskoletan, bai eta osasun arloan ari direnen artean ere, eta horrek sexualitatea era pozgarri eta osasuntsuan bizitzea oztopatzen duela salatu du. Kontsumo gizarteak “sexualitatea manipulatzen duen bitartean, hezkuntza eta osasun arloko eragileek ez dute ezer esaten”, erantsi du.

Lopezen aburuz, gizartean sekulako “kontraesana” sortzen du horrek.  Alde batetik, sexu-jardunera eramaten eta bultzatzen du, eta bestetik, nerabe eta gazteak “sexu-jardun hori ezkutuan gordetzera behartzen ditu”. Aldi berean, nerabeen ezaugarrietako bat da “arriskuaren kontzientzia txikiagoa” izatea eta arrisku-jardueretarako joera handiagoa erakustea –eta hain justu ere, STIen eta GIB birusaren gorakadarekin zuzenean lotuta dago hori–. Lopezek dioenez, sexualitatea naturak saritzen duen jarduera bat da, “plazer handia” ematen duelako, baina unea helduta, aurretik pentsatu gabe… “hautatu egin behar da momentuan bertan plazer seguru eta sakona lortzearen eta horrek ekar lezakeen arriskuaren artean, eta kontuan hartuta balizkoa baino ez dela eta etorkizunera begirakoa, azkenean arrisku hori hartzeko aukera handiak daude”. Horra hor sexu-hezkuntzaren garrantzia: hezkuntzaren helburua izan behar da pertsona orok autonomiaz jokatu dezan eta bere sexu-bizitzaren ardura har dezan lortzea”, nabarmendu du Lopezek.

GIB kasu gutxiago

Zorionez, Espainian beherantz doa GIB birusak eragindako kutsatze-kasu berrien kopurua. Dos factores han contribuido a ello, apunta Daniel Zulaika: las medidas preventivas y el hecho de que haya unas 100.000 personas con VIH en tratamiento, la mayoría de las cuales tiene una carga viral indetectable y por tanto no transmiten el VIH. Daniel Zulaikaren ustean, bi izan dira horretan lagundu duten faktoreak: batetik, prebentzio-neurriak, eta bestetik, GIB birusaz kutsatutakoen artean dagoeneko badirela 100.000 bat lagun tratamendua jasotzen ari direnak. Horietako gehienak, gainera, birus-karga antzemanezina dute eta, beraz, ez dute birusa transmititzen.

Joera hori munduko gainerako herrialdeetan ere nagusitzen ari da. La OMS y ONUSIDA confirmaron que en 2013 hubo una reducción del 25% en el número de fallecidos por VIH, una disminución del 15% en las nuevas infecciones en adultos, el 40% en el caso de los niños, y un incremento en el número de personas en tratamiento antirretroviral: de 300.000 personas en 2002 hasta 13 millones en 2013. OMEk eta UNAIDSek (Nazio Batuen Erakundearen Hiesaren aurkako programa) 2013. urterako berretsitako datuen arabera, % 25 jaitsi zen GIB birusaren ondorioz hildakoen kopurua. Bestalde, kutsatze berrien kopurua % 15 gutxitu zen helduetan eta % 40 haurretan. Aldi berean, erretrobirusen aurkako tratamendua jasotzen ari direnen kopurua erabat handitu zen: 2002an 300.000 lagun baziren, 2013rako 13 milioira heldu ziren. Osasun Munduko Erakundeko kide den Jesús María García Callejaren esanetan, kalkulatzen da 2015ean 15 milioi pertsona iritsiko direla erretrobirusen aurkako tratamendua jasotzera.

Hortaz, epidemia bukatu daitekeela esan nahi du horrek?. OMEko ordezkariak GIBeko “paradigma berriaz” hitz egiten du. “Hiru % 90ez ezagutzen dena izango lirateke 2030ean epidemiarekin bukatu ahal izateko bete beharreko baldintzak”. García Callejak azaldu duenez, baldintza horiek honakoak izango lirateke: birusaz kutsatutakoen % 90 diagnostikoa jasota egotea; % 90 tratamenduan egotea, eta tratamendua jaso dutenen % 90ek birus-karga antzemanezina edukitzea.

Estigma eta diskriminazioa

Hala ere, gaixotasun infekzioetan espezializatutako OMEko epidemiologo honek onartu du oraindik badirela infekzioari heltzea eragozten duten oztopo handiak, esaterako, infektatutako pertsonek jasotzen duten estigma eta diskriminazioa eta epidemia beraren heterogeneotasuna. “Hogei urte badira lehenengo kasuak agertu zirenetik eta, oraindik, herri askotan diskriminazioa eta estigma pairatzen duten herritarrak daude”. Bere iritziz, “mundu osoan dagoen gaixotasun bat errotik kentzea edo desagertzea, ikaragarrizko lana da eta oso zaila lortzen osasun publikoan. Osasun publikoko historia osoan baztanga izan da errotik kendu izan den bakarra, 1980ean, hala ere, uste dut herri gehienetan hiesa gutxitu eta desagerrarazi daitekeela, osasun publikorako mehatxua ez den kontrol-maila bateraino, behintzat”.

Hain zuzen ere, HIESaren Diziplina Arteko Espainiako Elkarteak (SEISIDA) antolatutako kongresuaren goiburua da “GIBrekiko ahultasuna murrizten herritar jakinetan”, horiek baitira estigma eta diskriminazioa gehien pairatzen dutenak. Bileran, GIBarekiko ahultasun gehien duten herritarren azterketa bat egingo da, egoera horretara eraman dituzten arrazoiak ezagutzeko eta etorkizuneko estrategiak seinalatzeko.

SEISIDA

SEISIDA (HIESaren Diziplina Arteko Espainiako Elkartea) 1988an sortu zen elkartea da eta, beste elkarte zientifikoen aldean, honako ezaugarri hau du: bazkideak ez dira profesional sanitarioak bakarrik (medikuak, erizainak, farmazialariak…), badira, baita ere, lotura duten beste diziplina batzuetako profesionalak (psikologoak, gizarte-langileak, soziologoak…) eta GIB eta hiesaren arloan lan egiten duten KGE batzuetako kideak. Horrek konplexutasun handiagoa ematen dio elkarteari, baina dinamismo eta aberastasun handiagoa ere bai. La sociedad constituye el foro donde confluyen todas las estrategias del ámbito del VIH y el sida -tratamiento, asistencia, epidemiología, prevención, aspectos sociales, ciencia básica, enfermería, etc.- para que sean debatidas entre todos los implicados –profesionales sanitarios, instituciones central y autonómicas, sociedades científicas, ONG, compañías farmacéuticas, colegios profesionales, etc. Elkartea GIB eta hiesaren arloko estrategiak –tratamendua, arreta, epidemiologia, prebentzioa, alderdi sozialak, oinarrizko zientzia, erizaintza eta abar— biltzen dituen foroa da, bertan inplikatutako guztien artean gai horietaz hitz egiteko –profesional sanitarioak, Estatuko instituzioak eta autonomikoak, elkarte zientifikoak, KGE, farmaziako enpresak, profesionalen elkarteak eta abar. Horrela bada, erabakigarria gertatzen da erasandako pertsonek arreta eta tratamendurik egokienak jasotzeko.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s