Home

 Garapenerako euskal GKEok egunotan Mediterraneoan gertatzen ari diren naufragioengatik gure nahigabea adierazi nahi dugu, 1.000tik gora lagun hil baitira eta beste asko larri-larri iritsi kostaraino. Era berean, migratzaileak estigmatizatuak eta kriminalizatuak direla salatu nahi dugu, ongi dakigularik beren herrialdeetan bizi dituzten gatazka armatu eta politiko larriengatik, krisi humanitarioengatik eta muturreko gose egoerengatik hartzen dutela etsi-etsian itsasoratzeko erabakia, Mediterraneoaz bestaldean etorkizun hobea bilatzeko esperantzan.  Milaka lagun hiltzen ari diren bitartean, Europa osoan eta Espainiar Estatuan bereziki, ez dira gauza migratzaile, errefuxiatu eta asilo politikoa eskatzen dutenen giza eskubideak babesteko. Gobernuek helburu hori lortzeko sinatuak dituzten nazioarteko hitzarmenak sistematikoki urratzen dira.  Immigrazio politikak gogortu beharrean, eskatzen dugu Europa mailako laguntza neurriak har daitezela Mediterraneoan beren bizia arriskuan jartzen duten pertsonak erreskatatzeko, migratzaileak babesteko eta beren giza eskubideak bermatzeko. Orobat beren herrialdeetan bizi-baldintza duinak izan ditzatela eskatzen dugu, herrialde pobretuetan garapena eta segurtasuna bermatuko duten nazioarteko hitzarmenen bidez.  Behin eta berriro gertatzen ari diren egoera horiek erakusten dute erantzukizunei muzin eginez eta aplikatu beharreko neurriak ez aplikatuz Europa urruntzen ari dela bere sorrerako baloreengandik: bere herrien arteko elkartasuna eta giza eskubideen defentsa.

Forges-medeathterraneoweb

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s