Home

Pasa den martxoaren 16an, ekitaldi instituzional bat ospatu zen Eusko Legebiltzarraren egoitzan, Gasteizen, UNESCO sortu zeneko 70. urteurrena ospatzeko (1945-2015). Ekitaldi horretan, Euskal Herriko UNESCO Sarea aurkeztu zen. Sare hori 20tik gora erakundek osatzen dute. Horien artean daude, besteak beste, UNESCOren Eskola Elkartuen Planaren Sarearen kide diren Euskal Herriko ikastetxeak, EHUko eta Deustuko Unibertsitateko UNESCO katedrak, mundu-ondare diren leku batzuk, UNESCOk aitortutako naturguneak eta UNESCOrekin Elkartutako Liburutegi Sareko liburutegiak. Halaber, kulturaren, zientziaren, hezkuntzaren eta gizartearen arloko Euskal Herriko hainbat erakundek eta elkartek parte hartu zuten bai eta Eusko Jaurlaritzako eta Legebiltzarreko Mahaiko kideek eta Legebiltzarreko taldeek ere.

Iturria: UNESCO Etxea

2015.03.16_unesco_26

Halaber, gure artean izango ditugu estatuko UNESCOren beste sare batzuk, bai eta UNESCOrekin Lankidetzan aritzeko Batzorde Nazionalaren ordezkari gorena ere, hots, Federico Palomera jauna, zeina duela gutxi izendatu baitute batzorde horretako idazkari nagusi.

Argazkia: Ion de la Riva UNESCOren Enbaxadore ohia; Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko Presidentea; Ruper Ormaza UNESCOEtxearen Presidentea; Federico Palomera, UNESCOrekiko Lankidetzarako Espainiako Batzordearen idazkari nagusia.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s