Home

Pasaden igandean, irailaren 28a, Erretinosi Pigmentarioaren Nazioarteko Eguna izan zen eta beste urte batez, Retinosis Gipuzkoa Begisarek handitasunez ospatu zuen.

 IMG_5677

Egun bertan hainbat ekintza erakargarri izan genituen eta aurtengoan berrikuntza nabariena “Legión 501 – Spanish Garrison”-eko kideak izan ditugu “Star Wars – Guerra de las Galaxias”-en jantzien inguruko nazioarteko erakunde hau saga honen jarraitzaileek osatzen eta zuzentzen dute eta haurrak ezezik gazteak eta helduak ere gozatu arazi zituzten bai beraiein desfilearekin eta bai jende guztiarekin argazkietan jartzeko azaldu zuten umorearekin. Beste behin,  “A Gritos Band” txaranga izan genuen ekimena musikaz girotzen eta bertan estreinatu zuten “Guerra de las Galaxias”-eko “Marcha Imperial” bertsioa; “Begiclub”-eko gure lagun eskuzabalek beraien artisau-lan solidarioak erakutsiz jendea erakartzeaz gain ikerkuntzarako fondoak lortzeko balio izan zuen; “iluntasunaren aurkako borroka” leloa erabiliz egin ziren txapak;  “pintxo-pote” solidarioarekin gizarteratze puntua emanez eta, garrantzitsuena, “Erretinosi Pigmentarioarekin ibilbidea” berorren bitartez gure senitartekoek eta lagunek minutu batez gure larruan jartzeko aukera izan bait zuten.

Eguerdia izan zen elkartasunaren unea; 12tan erretinosi pigmentarioa simulatzen duten 600 kono banatu genituen eta guztiok elkarrekin, debaldeko laguntzaile, senitarteko, lagun eta eragindakoak argazki jendetsu bat atera genuen erretinosi pigmentarioa pairatzen dugun pertsonak iluntasunetik ateratzeko saiakera eginez.

Mila mila esker beste behin Erretinosi Pimentarioaren Nazioarteko Eguna arrakastatsua bilakatzeagatik eta iluntasunaren aurkako borroka berezi honetan laguntzegatik!

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s