Home

Aurtengo Donostiako Giza Eskubideen XI. Zinemaldiaren Saria, Patricio Guzman dokumentalistarentzat izango da. Guzman Chileri buruzko zenbait dokumental zuzendu ditu, hala nola, “El Caso Pinochet”, “Salvador Allende” edo “Mi Julio Verne”. Zuzendari eta gidoilari txiletarrak esan zuen bezala, “zine dokumentala ez duen herrialde batek, argazkirik gabeko familia bat bezalakoa da”. Horregatik, herrialde hegoamerikarraren historia islatzen saiatu da bere lanetan.

Aurreko astean Giza Eskubideen XI. Zinemaldiaren aurkezpena ospatu zen, Victoria Eugeniako Sala Club-an. Prentsaurrekoan, alkate donostiarrak, Juan Karlos Izagirre, Euskera eta Kultura Ordezkaria den Nerea Txapartegik eta Joxemi Beltrán, Donostiakulturako zine saileko zuzendariak hitz egin zuten.  Zinemaldia apirilaren 19etik 26ra iraungo du eta bere helburu nagusia gizartearen hausnarketa eta sentsibilizazioa lortzea da. Baita zenbait gaiari buruz eztabaida sortzea ere: adibidez, Ekologia, emakumeen Berdintasuna, heriotza zigorra, umeen eskubideak…

Aurtengo edizioa irekiko duen filma “Al nacer el día” izango da, Goran Paskaljevíc zuzendari serbiarraren lana. Pelikula honek naziek okupaturiko Serbiara eramango gaitu, oso istorio hunkigarri batekin. Paskaljevíc-en lanaz aparte, beste 15 luzemetrai aurkeztuko dira eta oso gai desberdinak ukituko dituzte: Fukushimako hondamendia, Gazan bizi den egoera, Saharako errealitatea…

Aurten, filmen proiekzioaz gain, beste ekintza antolatu dituzte. Hala nola, laburmetrai lehiaketa, zinema eta giza eskubideen esparruko adituen hizketaldiak, erakusketak, argazki eta bideo tailerrak, Patricio Guzmanek emango duen mintegia eta Musika Parketan & Picnic, Aieteko Parke Kulturalean ospatuko den ekintza.

Aurkeztuko diren filmei buruz gehiago jakin nahi baduzu, klikatu hemen!

Anima zaitez!

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s