Home

mujercalcuta

Gaur Emakumearen Nazioarteko Eguna denez, Calcuta Ondoan GGKEak “emakumeen eskubideak aldarrikatzeko gune bat” antolatuko du Donostiako Boulebarrean biharko, martxoak 9rako. “Emakumeen arteko sareak josten” lelopean, Calcuta Ondoan elkarteak, zenbait ekitaldi eta ekintza burutuko ditu.

Calcuta Ondoan erakundearen hezkuntza garapenerako teknikaria den, Edurne Gallok, “emakumeek mundu osoan zehar jasaten dituzten errealitate desberdinei buruzko hausnarketan parte hartzera” gonbidatu gaitu. Goiz osoan zehar, bideo tailerraz gain, joku kooperatiboak, aurpegiak margotzeko tailerrak, musika afrikarra eta bidezko merkataritzako produktuak erosteko aukera izango dugu. Gainera, Bollywood eta Sharadi dantza ikuskizun bat eskeiniko dute eta bertan ere, parte hartzea posible izango duzue!

Iaz egin zuten bezalaxe bihar arratsaldeko 13.30tan Indiako, Mozambiqueko, Boliviako, Brasileko eta Euskadiko emakumeen elkarteekin bat egingo dute Interneten bidez “munduko emakume guztien ahotsa zabaltzeko”

Edurneren hitzetan, berebizikoa da “gizartearen inplikazioa, guztiok ulertu behar dugu emakume batzuen jasaten duten egoera ez dela bidezkoa”. Beraz legeen aldaketa baino gizartearen aldaketa beharrezkoa da. Emakumeen eskubideen bidea luzea bada ere, azken urteotan aurrerapen nabarmenak lortu direla azpimarratu du Edurnek. “Emakumeen eta gizonen artean partekatutako bidea izatea gustatuko litzaidake”, bukatzen du. Anima zaitezte beraz bihar Donostiako Boulevardean antolatu dituzten ekintzetara hurbiltzen! Zatoz!

Foto cedida por Calcuta Ondoan
Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s