Home

Inoiz baino parte-hartze handiagoa XXIV. Lilatoian 3.000 emakumeekin

Arantxak hunkituta bukatu du eguna eta ez da gutxirako!

Lilatoiaren 24. edizioak 3.000 parte-hartzailetik gora batu ditu Donostiako 5 kilometroetako bidean. Lilaton Taldeak beti nahi izan du lasterketa hau emakumeak kirolean parte hartzearen aldeko ekintza izatea, eta hortaz, ikusgarri izatea. Horregatik nahi dute ibilbidea hiriaren erditik igarotzea. Lilatoi taldearen lehendakaria, Arantxa Gurmendik, balorazio oso postiboa egin du bizi izan den giroaregantik eta parte-hartze nabarmenarengatik. Iazko edizioan eta iazko Behobian ere euriak goibeldu zuen apur bat bizitako giroa vaina edizio honetan eguraldiak bate gin du korrikalariekin eta baita hauek animatzen zeuden senideekin eta lagunekin. Kursaaleko zubian “Aupa neskak! Animo! Ya eginda dago!” bezalakoak entzuten zirelarik. Hasierako edizioan, Arantxak gogoratzen duen arabera ,115 korrikalariek parte hartu zuten. Horregatik harro ikusten du urtez-urte hazten doan parte-hartzaileen kopurua. “Gaur egin  dugun festa haundia da, guretzako izugarrizko aurrerapena izan da urtetik urtera neska gehiago ditugulako, aurten berriz ere errekord berria gainditu dugu, 3.000 neska”, azpimarratzen du. Aitortzen duen arabera, etzuten “inoiz espero honera iritsiko ginenik lasterketa honekin, hasi ginenean 115 neskekin, gaur egn, aldiz ikusten dugu baietz! Posible dela! herri askotatik etorritako neskak, kirola egiten jarduten, kutsatutak daude!”. Gurmendik azaltzen du lasterketa honek daukan gauza politenetarikoa “giroa da: datozen jende gehienak ondo pasatzera etortzen da, hori antzematen da musika, umorea, festa haundi bat da emakumeentzat eta kirolarentzat”.

IMG_5927

Donostiako Emakumeen Etxearekin bat egiten duen Garaipen elkartearen kidea den Jeanne Dacougnak uste du “Lilatoiaren giroa zoragarria dela, gustokoa dut ikustea emakumeen eskubideen alde egitera leku ezberdinetatik etorritako emakumeak, hunkigarria da lasterketan parte hartzea”. Jeannek argi dauka, “adin guztietako eta leku guztietako emakumeak animatzen ditut hurrengo urtean Lilatoian parte hartzera, oso garrantzitsua da kalean gure presentzia bisibilizatzeko. Nabarmentzen duzun giroa oso zintzoa da, jendeak parte hartzera dator ez irabazteko, kopuru haundiko lasterketak antolatzeko gaitasuna eta baliabideak ditugula erakusteko, parte-hartzea da garrantzitsuena, emakumeen artean dagoen harreman jatorra. Donostiako Emakumeen Etxera datozten emakumeak geroz eta gehiago etortzen dira, norberak bere inguruan bere lagunak eta senideak animatu beharko luke emakumeak gure eskubideen alde elkarrekin gaudela erakusteko”

.

 IMG_5556

ONGin egn dugun argazki-bilduma ikusi nahi al duzu? Klikatu hemen!

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s