Home

cabecera

Nahiari bizi-kalitate hobeago bat erraztuko dion ikerketa bultzatzeko helburuarekin Jose Antonio Gasca kiroldegian (Anoeta – Donostia) egingo da jaialdia abenduaren 9an. Zatoz datorren igandean Nahairekin bat egitera!

Gure Nahia Elkartasuna (Gipuzkoako gaixotasun arraroak dituzten haurren aldeko Elkartea) ekimen sozial eta irabazirik-asmorik gabeko erakunde bat da. Hau bera, 2012an Nahia de Cos Cuestaren (Batten gaitza duen haurra) beharrei erantzun bat eman nahian gurasoen eta talde profesional boluntario baten bultzadari esker sortua izan zen. Ordutik egun arte, talde hau, heziketa eta ikerketa sistema bideragarri bat errazteaz gain babesa behar izaten duen pertsonei laguntza eta informazioa ahal duen neurrian eskaintzeaz arduratzen da.

ABENDUAK 9an JAIALDI SOLIDARIO bat antolatu da Amarako GASKA KIROLDEGIAN (Anoeta eta Atano III.aren ondoan). Bertan jasoko den diru-sarrerarekin Nahia de Cos Txinako Wu klinikan egin beharreko ikerketa bideratzen jarraitu nahi da.

Jaialdi honetan, orain urte bat Victoria Eugenian eginiko jaialdiaren moduan, laguntzaile ugari izango dira. Hauen artean: PORROTX ETA IRRIEN LAGUNAK, RAFAFA eta TXAN magoak, DAVID DE JORGE eta MARTIN BERASATEGI sukaldariak, BEÑAT GAZTELUMENDI eta UNAI MUÑOA bertsolariak,… Ordea kartela kulturetatik haratago joan nahi du eta horregatik egun osoan zehar kulturarteko ikuskizun ugari izango direla ezin ahaztu; txalapartariak, kapoeira, Wu-shu, euskal dantzariak,… eta hori guztia Eureka dancek girotua. Gainera, ikusle bakoitzari Martin Berasategi eta David de Jorgeren argitaratu gabeko liburuxka bat oparituko zaio eta hau gutxi izanik 4 sari nagusi zozketatuko dira.

Horregatik, guztiagatik, jendea erantzun dezan nahi dugu sarrerak Kutxan erosiaz (8€); horrexek ere indarra ematen baitigu
GURE NAHIA ELKARTASUNA II JAIALDI BENEFIKOA-PORROTX IRRIEN LAGUNAK-

EGUNA: 2012-12-09

ORDUA: 11:00etatik 20:00etara

LEKUA: J.A.GASCA KIROLDEGIA (ANOETA -DONOSTIA-)

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s