Home

Imagen

Debabarrena mankomunitateko biztanleek (59.000 inguru) biohondakinak bereiz bota ditzakete zaborretara ekimen honi esker

Irailaren 11ra arteko epea dute izena emateko Eibar eta Elgoibarreko herritarrek. Ondoren, etxean jasoko dute hondakin-bereizketa egiteko behar diren osagaien kita, dagozkien azalpenekin.

Eibar, Elgoibar, Ermua eta Soraluzera hedatu du Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak biohondakinak bereiz jasotzeko sistema, ingurumena zaintzeko bere ahaleginari jarraikiz. Arrakastatsua suertatu zen lehenbiziko esperientzia; orain, berriz, aipatutako herrietan ere jarriko da, mailaka, edukiontzi marroia. Horrenbestez, ingurumena zaintzeko aukera emango zaie 59.000 herritarri (22.000 bat familia), zabor organikoak bereiz jasoko baitira. Hasieran, Eibarren eta Elgoibarren abiaraziko da ekimena, eta, ondoren —urrian— Ermuara zabalduko da; azaroan, berriz, Soraluzera.

Zenbait kalkuluren arabera, etxe bakoitzean sortzen den zaborraren % 43 inguru organikoa da, eta behar bezala bereizi, poltsa biodegradagarritan sartu eta edukiontzi marroietara botaz gero, konpost (ongarri) bihur daiteke. Begetal-jatorriko hondakinak —frutak, barazkiak, lekariak, ortuariak, pasta, loreak eta abar—, animalia-jatorrikoak —haragia, arrautzak, arraina, itsaskiak eta dagozkien azalak edo hezurrak— eta sukaldeko papera, ezpain-oihalak eta paperezko zapiak, arrautza-ontziak, kafe-iragazkiak, ogi- eta opil-hondarrak, kortxo naturalak eta txotxak dira, besteak beste, etxeko zabor organikoa.

 Oso erraza da hondakin-mota hori biltzeko prozedura: izena ematen dutenek etxean jasoko dute —doan— honako kit hau: ontzi marroi txiki bat, poltsa biodegradagarriak —ez dute balio ohiko poltsek, plastikozkoek—, informazio-liburuxka bat eta giltza berezi bat, kaleko edukiontzi marroia irekitzekoa. Beti itxita egoten denez edukiontzi hori, behar den informazioa eman behar zaio zerbitzuaren erabiltzaileari zaborra nola bereizi eta giltza berezia nola erabili jakin dezan.

 Nola eman dezaket izena?

Oso erraza da ekimen honetarako izena ematea: Eibar eta Elgoibarreko herritarrek, beren etxe-atarietan jarritako informazio-karteletan eman dezakete izena, edo, bestela, 943670249 telefono-zenbakira deituta (bulego-ordutegian). Bi herri horietako biztanleek kanpainari eta izena emateko moduari buruzko informazioa jaso dute beren postontzietan.

 Herritarren partaidetzari esker, kalitateko konposta egingo da, gero ongarritarako erabiltzeko.

Imagen

 Atariko esperientzia

Aurtengo urtearen hasieran, Eibarren eta Elgoibarren ekin zitzaion kanpainari, eta harrera ona egin zioten herritarrek. Mila bat familiak —parte har zezaketen 5.000etatik— eman zuten izena kanpainan. Ingurumena zaintzen laguntzen du ekimen honek, hondakin biodegradagarriak ez baitira jada zabortegira botatzen.

 Hartu parte zeuk ere, eta lagundu ingurumena zaintzen!

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s